ASTEKO KRONIKA.

(2014ko ekainaren 11n).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            Jokatutakoak.

 

            Tximista Xakeko Euskadiko Banakako Txapelketa.

 

            2014ko ekainaren 8an, igande goizean, Bergarako Udaletxeko ekitaldi aretoan, jokatu da. 5 minutuko partidak izan dira eta 10 txanda.

 

            David Astasio Lopez arabarrak berritu du bere titulua, 8’5 puntuz. 2.397koa da bere FIDE eloa. Juan Ignacio Alonso Arburu gipuzkoarra (2.362) bigarren izan da, 8 puntuz. Hirugarren, Luis David Jimenez Almeida nafarra (2.031) izan da, 8 puntuz.

 

            Ondoren, Sergio Trigo Urquijo bizkaitarra (2.245, 7 puntu), Ivan Muñoz Perez gipuzkoarra (2.274, 6’5 puntu), Jose Luis Guijarro Galan gipuzkoarra (2.171, 6 puntu) eta Alvaro Diaz Herrero bizkaitarra (2.171, 6 puntu) sailkatu dira.

 

            Orotara, 20 jokalarik parte hartu dute.

 

            Sariak lehenengo bost jokalariek jaso dituzte: David Astasio Lopez, 150 euro; Juan Ignacio Alonso Arburu, 125 euro; Luis David Jimenez Almeida, 100 euro; Sergio Trigo Urquijo, 75 euro; Ivan Muñoz Perez, 50 euro.

 

Informazioa: “http://chess-results.com/tnr137110.aspx?lan=1&art=1&wi=984”.

 

            Tximista Xakeko Euskadiko Taldekako Txapelketa.

 

            2014ko ekainaren 8an, igande arratsaldean, Bergarako Udaletxeko ekitaldi aretoan, jokatu da. 5 minutuko partidak izan dira.

 

            Irungo Batalla taldea izan da irabazle (29’5 puntu 36 partidatan). Juan Ignacio Alonso Arburu (2.362), Ivan Muñoz Perez (2.274), Carlos Cruz-Lopez Claret (2.301), Antxon Serras Uria (2.202) eta Luis Olaizola Ortega (2.195) izan dira bere jokalariak.

 

            Bigarren postuan Sestao EDP talde bizkaitarra sailkatu da, 28’5 puntuz. Hirugarren, San Viator talde gasteiztarra, 25 puntuz.

 

            Ondoren talde hauek sailkatu dira: Santurtziko Itsas Zaldunak (20’5 puntu), Burlatako Mikel Gurea (18 puntu), Leioako Altzaga (16’5 puntu) eta Billabona talde gipuzkoarra (16 puntu).

 

            Orotara, 10 talde aritu dira.

 

            Orvina iazko Euskadiko talde txapeldunak ez zuen jokatu.

 

            Informazioa: “http://chess-results.com/tnr137115.aspx?lan=1&art=0&wi=821”.

 

            Abanto Bizkaiko XVII. Xake Torneoa (Euskal Zirkuitukoa).

 

Abanto Bizkaian jokatu da 2014ko ekainaren 8an (igande goizean). 16 talde aritu dira, 10 txandatan.

 

            Solvay A talde kantabriarra nagusitu da (36 puntu 40 partidatan). Bigarren Salcedo (baita ere Kantabriakoa), 35 puntuz. Hirugarren, Solvay B, 27 puntuz.

 

            Ondoren Bilboko Conteneo A (26 puntu), Santurtziko Itsas Zaldunak A (26 puntu), Basauri (23 puntu) eta Gallarta A (22 puntu) sailkatu dira. Orotara, 16 talde izan dira.

 

            Euskal Zirkuiturako Solvay taldeak 12 puntu jaso ditu, Salcedok 10, Itsas Zaldunak taldeak 8, Gallartak 7 eta Santurtzik 6.

 

            Sailkapen Nagusian, Salcedok 52 puntu ditu, Itsas Zaldunak taldeak 23, eta Abadiñok, Santurtzik eta Solvay-k 22. Horiek dira lehenengo bost taldeak.

 

            Jokatzekoa.

 

            Jokalari beteranoen Euskadiko Xake Txapelketa.

 

            2014ko ekainaren 21etik 22ra jokatuko da, Zarautzen (Gipuzkoa).

 

         MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            Jokatzekoak.

 

            Xake Azkarreko Munduko Banakako Xake Txapelketa.

 

2014ko ekainaren 16tik 18ra jokatuko da, Dubai hirian (Arabiar Emirerri Batuak). 15 minutuko partidak izanen dira, gehi 10 segundo jokaldiko. 15 partida izanen dira. 2.500 FIDE eloa eduki behar da gutxienez parte hartzeko. 2014ko martxoko edo apirileko zerrenda kontuan hartuko da (jokalariari komeni zaiona). Berdin da zerrenda xake klasikokoa, xake azkarrekoa edo tximista xakekoa izatea. Estatu bakoitzeko txapeldunek ere parte har dezakete. Sari garrantzitsuak izanen dira.

 

            2013ko txapelduna Shakhriyar Mamedyarov (Azerbaijan) izan zen.

 

            Tximista Xakeko Munduko Banakako Xake Txapelketa.

 

2014ko ekainaren 19tik 20ra jokatuko da, Dubai hirian (Arabiar Emirerri Batuak). 3 minutuko partidak izanen dira, gehi 2 segundo jokaldiko. 21 partida izanen dira. 2.500 FIDE eloa eduki behar da gutxienez parte hartzeko. 2014ko martxoko edo apirileko zerrenda kontuan hartuko da (jokalariari komeni zaiona). Berdin da zerrenda xake klasikokoa, xake azkarrekoa edo tximista xakekoa izatea. Estatu bakoitzeko txapeldunek ere parte har dezakete. Sari garrantzitsuak izanen dira.

 

            2013ko txapelduna Quang Liem Le (Vietnam) izan zen.

 

            Xake Azkarreko Emakumezkoen Munduko Banakako Xake Txapelketa.

 

2014ko ekainaren 16tik 18ra jokatuko omen da, Dubai hirian (Arabiar Emirerri Batuak). Data hauek ez daude erabat zehaztuta. 15 minutuko partidak izanen dira, gehi 10 segundo jokaldiko. 15 partida izanen dira. 2.200 FIDE eloa eduki behar da gutxienez parte hartzeko. 2014ko urtarrileko zerrenda kontuan hartuko da. Berdin da zerrenda xake klasikokoa, xake azkarrekoa edo tximista xakekoa izatea. Estatu bakoitzeko txapeldunek ere parte har dezakete. Sari garrantzitsuak izanen dira.

 

            2012ko txapelduna Antoaneta Stefanova (Bulgaria) izan zen. 2013an ez zen jokatu.

 

            Tximista Xakeko Emakumezkoen Munduko Banakako Xake Txapelketa.

 

2014ko ekainaren 19tik 20ra jokatuko omen da, Dubai hirian (Arabiar Emirerri Batuak) Data hauek ez daude erabat zehaztuta. 3 minutuko partidak izanen dira, gehi 2 segundo jokaldiko. 21 partida izanen dira. 2.200 FIDE eloa eduki behar da gutxienez parte hartzeko. 2014ko urtarrileko zerrenda kontuan hartuko da. Berdin da zerrenda xake klasikokoa, xake azkarrekoa edo tximista xakekoa izatea. Sari garrantzitsuak izanen dira.

 

            2012ko txapelduna Valentina Gunina (Errusia) izan zen. 2013an ez zen jokatu.

 

            FIDEko Emakumezkoen Grand Prix-eko bosgarren torneoa.

 

            2014ko ekainaren 18tik uztailaren 2ra, Georgiako Lopota hirian, jokatuko da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito honetako irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen da hori.

 

            Informazioa: “http://lopota2014.fide.com/en/main-page” webgunean.

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            Jokatutakoa.

 

            Behar Zana IV. Xake Torneoa.

 

            2014ko ekainaren 7an jokatu da, larunbat goizean, Villabona-Amasan (Gipuzkoa). 5 minutuko partidak izan dira.

 

            Javier Dominguez Ofretorio gipuzkoarra (2.126) izan da irabazlea (8’5 puntu 11 partidatan). Bigarren, Mikel Ortega Lopez nafarra (2.072) izan da, 8’5 puntuz. Hirugarren, Mikel Alvarado Fernandez gipuzkoarra (1.960), 8’5 puntuz.

 

            Ondoren jokalari hauek sailkatu dira: Ivan Muñoz Perez gipuzkoarra (2.274, 8 puntu), Jose Luis Guijarro Galan gipuzkoarra (2.171, 8 puntu), Asier Gonzalez Pereira bizkaitarra (2.060, 7’5 puntu) eta Iosu Agirre Canflanca gipuzkoarra (2.205, 7 puntu). 41 jokalari aritu dira.

 

            Sariak erakagarriak izan dira: Urdaiazpikoa, gazta eta ardo botilak. Goiz erdian hamaiketako ederra ere eskaini da.

 

            Informazioa: “https://docs.google.com/file/d/0B9lPJ6UTnkGSSmlOd0tIb3RxNjg/edit”.

 

2014-06-11.

Iturria: Internet.